eTwinningen sorpresa

 eTwinningen sorpresa 

Plaka bat iritsi da eskolara. 

 

Astelehenean sorpresa bat iritsi zitzaigun 6B gelakoei. Beste proiektu bateko zerbait  zela pentsatzen genuen, baina eTwinning-ek bidalitako plaka bat zen, plakaz gain koaderno batzuk ere ekarri zizkiguten. 

 

Baina... zergatik bidali zuten plaka? 

Aurreko ikasturtean eTwinning proiektu bat egin genuen, “Feel the libraryzehazki. Europa guztiko jendea zegoen proiektu hartan; Turkia, Bosnia,  Kordoba, Errumania, Sizilia, Grezia eta gu, Orokieta Herri eskola. Denen artean lan asko egin genituen: ipuinak irakurri, ipuinak sortu, marraztu, ipuinak hizkuntzaz aldatzea... 


Proiekturen helburua kultura desberdinetako liburuak, autoreak eta testuak lantzea zen eta nola ez irakurtzearekin disfrutatzea. 


 Orokietan eTwinning proiektu asko egin dira azkeneko urtetan baina hau izan da zigilu nazionala eta europarra lortu duen lehenengo proiektua. Aurten ere beste proiektu batzuk martxan ditugu eta espero dugu sari gehiago irabaztea. 

Oso proiektu polita izan da, orain beste proiektu batzuekin gaude eta lan handia egiten ari gara.




Mikel Lozano eta Manex Agirre 





Iruzkinak

Mezu ezagunak