Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Aipagarriak

Ikasturte amaierako irteera

 Ikasturteari eta gure Orokietako ibilbideari amaiera polit bat eman nahian, joan den astelehenean, 6. mailako ikasle zein irakasleok Oriora joan ginen egun pasa. Ilusioz eta gogotsu irten ginen eskolatik goitzeko 9:00tan eta 10:30ak aldera hamaiketakoa egin genuen Txurrukan. Berriz martxan jarri eta Orioko tirolina parkean jolasean ibili ondoren, hondartza ondoko belargunean bazkaldu genuen. Guk nahi baino lehenago, buelta hartzeko unea iritsi zitzaigun, eta 16:45ak aldera iritsi ginen Orokietara, leher eginda, baina pozik, oso pozik. Ibilaldian zehar paisaia zoragarriaz gozatzeaz gain, gure artean patxadaz hitz egiteko aukera ere izan genuen eta gustura joan ginen gure artean kontu-kontari. Agian hemendik urte batzuetara kanpineko iturrian ura edaten dugunean burura etorriko zaigu bertan sortu genuen ilara luzea eta Orokietako oroitzapenak etorriko zaizkigu.  Txikitan abesten genuen kantak dio: "Kilometro bat oinez, ibiltzen, ibiltzen..." guk 20 kilometro egin genituen. TXA

Azken argitalpenak

eTwinningen sorpresa

Uraren Nazioarteko Eguna

Dora Salazar