Dora Salazar

Orokietan Dora Salazarren proiektuetan lan egiten aritu gara.

Oraingoan Orokieta osoak parte hartu du, Dora Salazarren proiektuan. 

Badakizue zein den Dora Salazar eta zer egiten duen? 

Dora Salazar, eskultorea eta ilustratzailea da.  

Eta badakizue zeinek egin zituen gure malekoiko eskultura batzuk? 

Bai, asmatu duzue, Dorak egin zituen 

  

 Hau A través de deitzen da.  

      

Beste hauTorsion compensada da.  

  

 

Eta azken honek Aspersión / Vertido du izena. 

  

Dora Salazarren proiektu asko egin genituen, adibidez 

  • Birziklatutako materialekin gorputzak sortzen, hau da birziklatutako materialekin, animaliak, loreak etab sortu genituen. 

  • Maskarak: Igeltsuarekin egindako maskarak. 

  • Alanbreekin gorputzak irudikatzen: Alanbreekin eta zilar paperarekin Doraren obrak irudikatzen saiatu behar ginen. 

  • Eta azkenik, pertsona gehienek aukeratu genuen proiektua, argazkiak marrazten izan zen: Gustuko paisaia bat aukeratu behar genuen, eta tenperarekin gainetik margotu Dorak egiten duen antzera. 

Oso ondo pasa genuen proiektua egiten, irteerak ere egin genituen, Doraren obren bila eta noski asko ikasi genuen ere. 

Ea zuek ere animatzen zareten guk egindako proiektu batzuk egitera eta ea gu bezain ondo pasatzen duzuen!!! 

Egileak: Madai Lopez eta Kira Leizaola 













Iruzkinak

Mezu ezagunak