NETIKETA ARAUAK ETA PARTEKATZEKO BAIMENAK

Tertulia artistikoa aitzakitzat hartuta, partekatzeko eskudeei buruz aritu gara. Honekin batera, interneteko segurtasuna eta identitate digitala izan ditugu hizpide. Herritar arduratsuak izan behar gara, eskolan, Zarautzen, Euskal Herrian eta baita mundu digitalean ere. Hona hemen landu ditugun arau batzuk:


 NETIKETA ARAUAK 


Internet erabiltzen dugunean hainbat puntu kontuan hartu behar ditugu:


Eskolak plataforma seguruak eskaintzen ditu guztiontzak (irakasleak, ikasleak, gurasoak, langileak…) gure hartean lan egiteko, kolaboratzeko, proiektuak aurrera eramateko, partekatzeko,... (GSuite, Office 365)


Hala ere, badira Interneten modu seguruan lan egiteko kontuan izan beharko genituzkeenak guztion ongizate eta segurtasunerako, hala nola, argazkien publikazioak, erosketak….Gaur egungo herritar bakoitza mundu digitaleko herritarra ere bada eta ulertu behar ditu zein diren hiritar digital izatearen eskubideak eta erantzukizunak.


Arau orokorrak:

  • Zure erabiltzailea eta pasahitza pribatuak dira, ez partekatu inorekin.

  • Izan adeitsua eta lagungarria taldeko kide guztiekin.

  • Ez izan beldurrik laguntza eskatzeko.

  • Zure ideiak eta baliabideak beste kide batzuekin partekatzeko libre sentitu.

  • Errespetatu kopia-eskubideak (Creative Commons)

  • Beste kide batzuekin kolaboratu.

  • Adi egon, ikertu, ikasi eta dibertitu.

  • Ez erabili hizkera iraingarririk.

  • Denon iritziak balio dute, ez izan partekatzeko beldurrik!




PARTEKATZEKO BAIMENAK


Partekatzen dugun material guztiak (argazkiak, testuak, audioak, marrazkiak…) gureak dira eta ezingo lituzke inork partekatu gure baimenik gabe, eta berdin gertatzen da besteek partekatutako materialarekin ere. 


Creative Commons lizentziak guk sortutako lanen baimenak kudeatzeko aukera sinple bat ematen digute. 6 lizentzia mota daude, baina denak ematen digute autore horrek lanak partekatzeko eta garrantzitsua da irudi, abesti, testu… bat partekatu aurretik nor den jabea eta zer motatako lizentzia dugun. 


Eduki berrerabilgarriak bilatzea funtzio garrantzitsua da. Google erabil dezakezu Creative Commons edukiak bilatzeko, Flickr argazkiak bilatzeko, unsplash edo pixabay irudiak bilatzeko…


Iruzkinak

Mezu ezagunak