SAFER INTERNET DAY

Gaur, otsailak 9, mundu osoan Internet Seguruago baten eguna ospatzen ari gara. Teknologia gure egunerokotasunean erabat txertatuta dugun garai honetan oso garrantzitsua da interneten erabilera segurua egitea. Orokietan saiatzen gara modu seguruan nabigatzen baina beti daude gauza berriak ikasteko. Gaur saferinternetday.org-k antolatutako ekintzetan parte hartu dugu, eta beste eskoletako hainbat ikasleekin batera hitzaldiak entzun ditugu eta jolas batzuk egin ditugu.

Bestalde, gure eTwinning proiektuetan beti lantzen ditugu segurtasuna sarean eta netiketa arauak eta oraingoan ere hala izaten  ari da. Transformation in Education eta Media Literacy and Disinformation Hunters (MODA) proiektuetan parte hartzen dugun eskola eta herrialde desberdinetako ikasleok ekintza bateratuak eramaten ditugu aurrera. Eta gaurko egunean hala egin dugu.

Hemen duzue jolas bat zuen ezagutza zabaltzeko edo sakontzeko. 

 
















Iruzkinak

Mezu ezagunak